Mantxako kanala

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Mantxako kanala

Mantxako kanala Erresuma Batuaren eta Frantziaren artean dagoen itsaso bat da. Britainiarrek kanal ingelesa edo kanala deitzen diote.

Kanalak Ozeano Atlantikoa eta Ipar Itsasoa lotzen ditu Calaisko itsasartearen bidez. Guztira 75.000 km² ditu eta zirkulazio gehien duen itsasoetako bat da.

Kanalaren sakonera txikia da (50 eta 100 m bitartekoa) Guernesey irla dagoen tokian izan ezik, non 172m-ko sakonera duen “fosa” bat dagoen. Itsasoak eragindako higadura garrantzitsua da ur-lasterren kanalizazioa dela eta, zeinak bortitzagoak egiten dituen. Beste aldetik, mendebaldeko haizeak olatuen ahalmena indartzen du. Gainera, mareak nahiko nabarmenak izan daitezke (Mont-Saint-Michel-en adibidez, bitartea 11,70 m-koa da).

Mantxako kanala munduko itsaso aktiboenetako bat da. Oso garrantzitsuak diren portu asko kanal honetatik igarotzen diren itsasontzien mende daude: Londres, Anberes, Rotterdam eta baita Le Havre, Dieppe, Boulogne, Southampton eta Plymouth. Itsas-trafikoa oso handia denez, zirkulazioa bi norabideak kontuan hartuz banatu da:

• Mendebaldetik ekialderantz joateko kosta ingelesetan zehar ibiltzen dira

• Ekialdetik mendebalderantz mugitzeko kosta frantsesetan zehar ibiltzen dira

Gainera, Frantziaren eta Ingalaterraren arteko itsas-lotura bermatzeko ferry ugari ibiltzen dira.

Mantxako kanalaren azpitik, trena pasatzeko tunel bat dago.