Vikidiatik

Marigorringo

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Marigorringo zazpittitta.

Marigorringoa Euskal Herrian oso ezaguna den intsektu bat da. Munduan 5.000 marigorringo espezie daude. Euskaraz izen asko ditu, amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria, poxpolingorria...

Marigorringo ohikoena gorria da eta zazpi puntu beltz ditu. 8 eta 10 milimetro arteko luzera du. Kakalardo guztiek bezala, hegan egiteko bi hegal ditu, eta, hauek babesteko, bi hegal gogor. Hegal gogor hauek elitro deitzen dira.

Landareetako zorriak jaten ditu.

Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Eguraldia iragartzeko ahalmena duela uste da. Hatz puntan kokatu eta honela esaten zaio:
«Marigorri, gonagorri, bihar eguzki ala euri?»
eta hegan egiten badu eguzkia egingo du.