Mikroskopio

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Mikroskopio optikoa

Mikroskopioak begi hutsez ikusten ez ditugun gauzak ikusi ahal izateko erabiltzen diren aparatuak dira.

Lehenengo mikroskopioa Anton van Leeuwenhoek-ek asmatu zuen, XVII. mendean.

Mikroskopio mota asko daude, baina eskoletan eta laborategietan gehien erabiltzen dena mikroskopio optikoa da. Mikroskopio mota honek gauza txikien irudia 2.000 aldiz, gehienez, handitu dezake, baina normalean 400-800 aldiz handitutako irudiekin lan egiten du.

Irudiak handitzeko, mikroskopio optikoek lente batzuk dituzte barruan.

Biologian asko erabiltzen dira mikroskopioak, zelulak ikusteko, adibidez. Zelulak bizidun guztien oinarrizko osagaiak dira, oso txikiak, mikroskopioarekin soilik ikusten direnak. Mikrobioak ikusteko ere (adibidez, bakterioak) mikroskopioaren laguntza behar dugu.

Gauza txikien irudia gehien handitzen duen mikroskopio mota mikroskopio elektronikoa da. Irudia 1.000.000 aldiz handitu dezake mikroskopio honek.