Monarkia konstituzionala

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gorriz, monarkia konstituzionala duten herrialdeak. Fuksiaz, Erregeak boterea duten herrialdeak.

Monarkia konstituzionala erregimen politiko mota bat da, estatuburu postuan errege bat duena, baina konstituzio-sistema demokratiko baten barruan; hau da, konstituzioak erregearen botereak mugatzen ditu, legeak eztabaidatu eta erabakitzeko ahalmena Legebiltzar edo Parlamentuari utziz. Horrek esan nahi du, monarkia absolutuarekin alderatua, erregeak ez duela erabateko agintea, monarkia absolutuan ez bezala.

Monarkia konstituzional modernoetan, botereak argi banatuta daude: erregea exekutiboaren burua da baina zeregin sinbolikoak ditu. Ordezkaritzako demokrazia batean (Erresuma Batua edo Espainiaren kasuan bezala, adibidez) erregea estatuburua da, baina lehen ministroa edo presidentea da gobernuburua, eta hau hauteskundeetan hautatzen diren diputatu edo ordezkari politikoek aukeratzen dute.

Gaur egungo monarkia konstituzional gehienak demokraziak dira, baina hori ez da beti horrela izan: XX. mendeko une batzuetan, (Italian, Japonian edo Espainian), monarkia konstituzionala izan zuten, baina konstituzio faxista edo ia-faxistekin..

Gaur egun, Europan, monarkia konstituzionala duten herrialdeak Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Espainia, Herbehereak, Norvegia eta Suedia dira.