Olentzero

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Olentzero euskal mitologiako eta folkloreko pertsonaia bat da, Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituena.
Ikazkin-itxurako gizona da Olentzero, buruan txapela eta oinetan abarkak jantzita dituena.
Abenduaren 24an, kalez kale eta etxez etxe eramaten dute Olentzero (panpina batzuetan, eta mozorrotutako gizon bat besteetan), gabon-kantak abestuz.
Olentzerok, gaur egun, haurren gutunak jaso, eta opariak banatzen ditu.
XX. mendearen bukaeratik, Mari Domingi du lagun.