Ortografia

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Ortografia hizkuntza bateko hitzak zuzen idazteko arauen multzoa da. Testu idatzi batean hitzen bat gaizki idazten denean, akats ortografikoa gertatu dela esaten da; adibidez, "Ni Gasteizen bizi nahiz" idazten denean. Ortografiaren arauak eskolaren bidez ikasi ohi dira.

Ortografia-arauak desberdinak izaten dira hizkuntza batetik bestera, eta beti ez dira logikoak izaten eta hiztunei arazoak eragiten dizkie. Euskaraz, adibidez, H letra ez dugu ahoskatzen, Iparraldeko euskalkietan izan ezik, baina Euskara batua sortu zenean, irizpide etimologikoei jarraitzea erabaki zen, baina ikamika handiak egon ziren horren inguruan.

Gaur egun, hizkuntza askotan, ortografia zuzentzen duten programa edo zuzentzaile ortografikoak daude; euskaraz, adibidez, Xuxen izeneko zuzentzaile ortografikoa dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]