Ostadar

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ostadarra.

Ostadarra zirkulu-erdi itxura duen kolorezko zerrenda bat da, zeruan agertzen dena euria ari duenean eta eguzkia zerumugan behe dagoenean; zazpi kolore ikusten dira: gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta morea.

Euskaraz beste hainbat izen ditu, lekuaren arabera: Erromako zubia, Ortzadarra, Ostarkua, Frantziako zubia, etab.

Zergatik gertatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi berean eguzkia eta euria daudenean, euri-tantak prisma bat balira bezala gertatzen da: eguzkitik datozen argi-izpi zuriek tantak zeharkatzean, haien barruko uhinak banandu egiten dira, eta koloreak agertzen dira. Errefrakzioaren fenomenoa da. Kontuan izan behar da, izan ere, argi zuria dauden kolore guztien elkarketaz osatuta dagoela.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostadarrari buruzko makina bat sineste eta kontakizun daude. Euskal Herriko zenbait lekutako tradizioan, adibidez, esaten zen ostadarrak lurra jotzen duen tokian mutilak neska bihurtzen direla eta neskak mutil; edo ostadarrak Erromarako bidea erakusten duela. Beste zenbait lekutan, aldiz, ostadarraren oinean altxor handi bat aurki daitekeela esaten da.