Pediatra

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Pediatra bat haur batekin.

Pediatra umeen osasunaz asko dakien medikua da; umeak jaiotzen direnetik nerabezarora arte (12-14 urte izan arte) arduratzen dira umeen osasunaz.

Pediatra izateko, lehendabizi, medikuntza orokorra ikasi behar da eta gero, bereziki, umeen gaixotasunak nola sendatu; guztira, 10 urteko ikasketak behar dira horretarako. Beste medikuek bezala, pediatra batzuek ospitalean lan egiten dute eta beste batzuek osasun-zentroetan edo kontsulta pribatuetan. Hiri batzuetan umeentzako ospitaleak daude, umeentzat bakarrik.

Umeek ez dituzte beti gaixotasun berdinak izaten. Hasieratik txertoak ipintzen zaizkie haurrek izan ditzaketen gaixotasun askoren aurka. Lehenago oso arriskutsuak ziren gaixotasunen kontrako txertoei esker, ume askoren bizitza salbatu ahal izan da azken mende honetan.

Bestalde, umeak helduak baino azkarrago eta gehiago aldatzen dira, haien gorputza handitzen eta garatzen joaten delako. Pediatrak arduratzen dira ikusteaz umea osasun onez dagoen ala ez eta ondo hazten ari ote den ala ez.