
Ruperto Medina ikastetxea.
Ruperto Medina ikastetxea Bizkaiko Portugalete hirian (Buenavista auzoan) dagoen Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat da. 1963. urtean ireki zen eta gaur egun D eredua eskaintzen du. 2017. urtean, Portugaleteko Udalak emandako "Portugalete Hiri Noblearen Saria" jaso zuen boluntariotza bultzatzen egindako lanagatik.