Tendoi

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hemen oso ondo ikusten da tendoia eskumuturreko azalaren azpian.<center>

Tendoia gihar edo muskuluen zati bat da, giharra hezurrarekin lotzen duena; tendoiak zuriak eta luzexkak izaten dira. Sendoak eta erresistenteak izan behar dute, baina baita malguak ere, gorputz-atala mugitzeko behar den indarraren tentsioa jasateko. Tendoiak lotailuen antzekoak dira, baina azken hauek hezur bat beste hezur batekin lotzen dute. Tendoiek giharrekin batera lan egiten dute: giharrek indarra sortzen dute eta tendoiek hezurrari pasatzen diote, gorputz-atala mugitzeko.

Gizakiok dugun tendoirik sendoena orpoan duguna da, Akilesen tendoia deitzen dena. Heldu baten tendoia hamabost zentimetro luze izaten da, eta soleo izeneko giharra (belaunaren atzeko aldetik dugun muskulu handia) orpo-hezurrarekin lotzen du.