Txantiloi:Atari/Geografia/Gauzak argituz.../2017/2

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Marakei atoloia, goitik ikusita.
Atoloiak nola sortzen diren ikus daiteke hemen. 30 milioi urte inguru behar izaten dira halakoak sortzeko.

Atoloiak eraztun-itxurako uharteak dira, koralezkoak.
Atoloien erdian aintzira bat egoten da, eta inguruan koralezko uharriak.
Atoloi gehienak Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan daude.

Honela sortzen dira atoloiak:

  • Hasiera-hasieran, sumendi bat egoten da; uharte bolkaniko bat, alegia.
  • Pixkanaka, korala ezartzen da uhartearen inguruan, uhartea inguratzen.
  • Uhartea hondoratzen hasten denean, koralak bertan jarraitzen du, eta aintzira sortzen da erdigunean.
  • Uhartea guztiz hondoratzen da, baina koralak hazten jarraitzen du eta atoloia sortzen du.