Ulises

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Ulises, ontziko mastara lotuta, sirenen kantuari aurre egiteko.

Ulises (edo Odiseo) Homero idazle greziarraren Odisea kontakizuneko protagonista nagusia da.
Ulises, Itaka uharteko erregea, Peneloperekin ezkonduta zegoen, eta seme bat zeukaten, Telemako izenekoa.
Ulisesek hainbat gizonekin batera itsasoan zehar egindako bidaian gertatutakoak azaltzen ditu kontakizunak. Hogei urte luzeko bidaia izan zen hura, abenturaz betea.