Venn-en diagrama

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Venn-en diagrama, A, B eta C multzoekin.

Venn-en diagramak matematikan eta logikan erabiltzen dira, multzoen teorian, multzoak eta multzoen arteko harremanak irudikatzeko. Horretarako, zirkulu edo elipseak erabiltzen dira normalean.

Zirkulu bakoitzak multzo bat irudikatzen du; irudian, adibidez, A, B eta C multzoak ditugu. Zirkuluak gurutzatzen diren eremuetan, badira zati edo azpi-multzo batzuk bi edo hiru multzotan daudenak. Irudiarekin jarraituz, badira AB, AC, BC azpimultzoak, bi multzotakoak diren eremuekin, eta, azkenik, ABC azpimultzoa, hiru multzotakoak diren eremuekin.

Venn-en diagramak asko erabiltzen dira hezkuntzan; haien bidez, multzo batzuk konparatzen dira, zertan diren berdinak eta zertan desberdinak ikusaraziz.