Vikidia:Nabarmendutako artikulua/2017/4

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Frida Kahlo, by Guillermo Kahlo.jpg

Magdalena Carmen Frida Kahlo y Calderón (1907ko uztailaren 6a – 1954ko uztailaren 13a), Frida Kahlo izenez ezaguna, margolari mexikar bat izan zen. Haren artelan surrealista eta oso pertsonalengatik zen ospetsua.

Diego Rivera margolari arrakastatsuarekin ezkondu zen.

Coyoacan-en jaio zen, Mexiko Hirian. Txikitan, 6 urterekin, polioaren gaitzak elbarri utzi zuen. Batzuek uste dute arantza bifido izeneko bizkarrezurreko gaixotasun bat ere izan zezakeela. Medikuntza ikasi zuen, eta mediku bihurtzekotan zen, baina, 18 urte zituela, trafiko-istripu bat izan zuen. Horren ondorioz, larri zauritu zen eta min handiko boladak jasan zituen bizitza osoan. Istripuaren ondoren, Kahlok utzi egin zituen medikuntza-ikasketak, eta margotzeari ekin zion.

↪ Segitu