Zatiki

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Pastel honi laurden bat (¼) falta zaio. Gainontzekoa (¾), bi zatitan zatitu da. Bat pastelaren erdia (½) da; eta bestea pastelaren laurdena (¼).

Matematiketan, zerbait (unitate edo osotasun bat) zati berdinetan zatitzen dugunean, zatikiak erabiltzen ditugu zati horiek adierazteko. Adibidez, zerbait bi zatitan zatitzen dugunean, zati horietako bakoitza unitatearen (zerbait horren) erdia da; hori matematikoki adierazteko, honako sinboloa erabiltzen dugu: Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \tfrac{1}{2}} , baina baita ½ edo 1/2 ere.

Zatiki horretan, beheko zenbakiak unitatea zenbat puskatan zatitu den adierazten du, eta izendatzailea deitzen da. Goiko zenbakiak, berriz, zati horietatik zenbat aukeratu diren adierazten du, eta zenbakitzailea deitzen da.

Zatikietan, beti zenbaki osoak erabiltzen dira; hau da, Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \tfrac{1,5}{2}} ez da zatikia.

Zatikiak honela irakurtzen dira: lehendabizi, zenbakitzailea irakurtzen da eta ondoren izendatzailea, -ren (bokalez bukatzen bada) edo -en (kontsonantez bukatzen bada) atzizkia itsasita. Adibidez:

Zatikia Nola esan
Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \frac25} bi bosten
Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \frac{3}{6}} hiru seiren
Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \frac{4}{10}} lau hamarren

Izendatzailea 2 denean, erdi (ez biren) erabiltzen da; 3 denean, heren (ez hiruren), 4 denean, laurden (ez lauren). Adibidez,

Zatikia Nola esan
Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \frac32} hiru erdi
Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \frac{2}{3}} bi heren
Interpretazio errorea (MathML posible bada (proba fasean): Invalid response ("Math extension cannot connect to Restbase.") from server "http://api.formulasearchengine.com/v1/":): {\displaystyle \frac{2}{4}} bi laurden


Beste modu batera ere adieraz dezakegu zatikia zer den:

Adibidez, har dezagun laukizuzen bat eta lau zatitan bana dezagun. Izendatzailea, beraz, 4 zenbakia izango da.

       
       

4 zati berdin horietatik 3 hartzen ditugu.

       
       

Bada, zatiki batez adierazita, hori ¾ da.

Edo, beste era batera: Fraction3 4.svg