Ingeles hizkuntza

Vikidia(e)tik
(Ingeles(e)tik birzuzenduta)
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ingeles hiztunen mapa. Urdin ilunez, hizkuntza nazionala. Urdin argiz, hizkuntza ofizialetako bat da, baina ez erabiliena.

Ingelesa munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzetako bat da. Ingelesez mintzatzen dira 500 milioi lagun baino gehiago.

Ingelesaren alfabetoan, alfabeto latindarraren 26 letra daude.

Hizkuntza nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa da honako herrialde hauetan pertsona gehienek berez hitz egiten duten hizkuntza:

Hizkuntza ofiziala baina ez erabiliena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa hizkuntza ofiziala da honako beste herrialdeotan:

Bai eta Saharaz hegoaldeko herrialde askotan ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo ingelesa hizkuntza ugariren arteko zenbait nahasteren emaitza da. Ingelesa hala germanikotik nola latinetik dator.

Osagai alemanen jatorria inbasio anglosaxoia eta 5. mendeko konkista dira. Tribu anglosaxoien dialekto germanikoak ingeles zahar deritzona bihurtu ziren.

Latinezko zenbait osagairen jatorria erromatarren okupazioa da, gure garaiaren aurreko 55. urtetik gure garaiko 407-410. urtera arte iraun zuena. Geroago, normandiarren XI. mendeko konkistak frantsesaren osagaiak ekarri zituen. Normandiarrek ehunka urtez eragotzi zuten ingeles zaharra eskoletan irakastea. Hizkuntza nabarmen aldatu zen, batik bat hitz egiten zelako idatzi ordez. Ingeles zaharraren eta latinaren osagaien arteko nahasteak Erdi Aroko ingelesa eragin zuen, eta hura XV. mendearen erdira edo amaierara arte hitz egin zen. Ingelesezko hitzen ia % 60 latinetik dator.