Antzinate

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Alexandro Handiaren inperioa.

Antzinate edo antzinaroa Europako eta inguruko lurraldeetako historiako garai bati deitzen zaio; garai hori, idazkera sortzen den unetik hasita Erromatar Inperioa erortzen den arteraino edo Erdi Aroraino zabaltzen da. Nahiko denbora-tarte zabala betetzen du: 3.000 urte inguru. Haren barruan sarturik dago Antzinate klasikoa deitzen dena: Grezia eta Erromako zibilizazioak loratu zireneko garaia.

Garai honetan, hiriak sortu ziren, eta aginte politikoak, antolaturiko erlijioak eta gizarteko klaseen arteko banaketa agertu ziren. Gainera, hainbat inperio ere sortu ziren: hots, nazio eta lurralde ugari konkistatu eta menperatu zituzten estatu edo erreinu handiak.

Antzinateko zibilizazio handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haietako gehienak Mediterraneo itsasoaren inguruan edo oso hurbil sortu ziren: