Arrain

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Arrainen anatomia
(A) Bizkar-hegala; (C) Albo-lerroa ; (D) Giltzurruna; (E) Igeri-maskuria; (F) Weber-en aparatua; (G) Barne belarria; (H) Garuna; (I) Sudurra; (L) Begia; (M) Zakatzak; (N) Bihotza; (O) Urdaila; (P) Behazun xixkua; (Q) Barea; (R) Ugaltze-aparatua (Obulutegia edo testikuluak); (S) Hegal pelbikoak; (T) Bizkarrezurra; (U) Uzki-hegalak; (V) Isats-hegala.

Arrainak uretan bizi diren animalia ornodunak dira, bizkarrezurra dutenak, alegia. Gorputz fusiformea (luzaxka eta zorrotza bi muturretan) dute, hegatsak dira haien gorputz-adarrak. Gehienek bizkarrean, sabelean eta isatsean dituzte hegatsak. Bestalde, gorputza ezkataz estalita dute, bata bestearen gainean jarriak. Marrazoek, ordea, larruazala dentrikulu txikiz dute estalita.

Arrainek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta, horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute. Horregatik, odol hotzekoak dira.

Haietako askok igeri-maskuria dute, poltsa itxurako organo bat, barruko aire kantitatea kontrolatuz uretan gora edo behera egiteko.

Gehienek, zakatzen bidez egiten dute arnasketa. Bestetik, obiparoak dira: hau da, arrautzen bitartez ugaltzen dira.

Gehienak haragijaleak dira.