Dieta mediterraneoa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Dieta mediterraneoko plater bat:barazkiak zartaginean.

Dieta mediterraneoa Mediterraneo inguruko herrialdeetako dieta tradizionalari esaten zaio. Oso orekatua da, nekazaritzatik, arrantzatik eta abeltzaintzatik lortutako elikagaiak nahasten dituelako. Urte luzetan gutxietsia izan da, pobreen janaritzat zelakoan; beste muturrean, aberatsen dieta zegoen, proteinatan eta gluzidotan aberatsegia. Gaur egun, herrialde askok jotzen dute dieta mediterraneora, haien dieta tradizionalak osasunari kalte handia eragiten diolako.

Honakoak dira dieta mediterraneoaren alde onak: elikagai freskoak eta sasoian sasoikoak, elikagaiak prestatzeko modu egokia, eta digestioa errazten duten espeziak erabiltzea (baratxuria, oreganoa, piperbeltza, etab.).

Azken urteotan, gure herrialdean ere aldaketak izan dira jateko ohituretan, jendea dieta mediterraneotik urruntzen hasi delako. Jende askok animalia-jatorriko elikagai gehiegi jaten du, koipe kaltegarriak erabiltzen dituzte gluzidoen ordez eta zuntz gutxiegi hartzen dituzte. Horren guztiaren ondorioz, kaloria gehiegi hartzen dira, eta jateko ohitura desegokiekin lotutako gaixotasunak ugaltzen hasi dira gure artean.