Gerra punikoak

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Bigarren gerra punikoaren mapa.

Gerra punikoak antzinako erromatarrek eta kartagotarrek gure aroa baino lehenagoko III. eta II. mende bitartean izan zituzten hiru gerrak dira. "Puniko" izen hori dute, erromatarrek "poenicus" deitzen zietelako feniziarrei (kartagotarrak gaur egungo Tunisian bizi ziren, baina kolono feniziarren ondorengoak ziren).

Lehen gerra punikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure aroa baino lehenagoko 264. eta 241. urte bitartean izan zen, eta itsasoan gertatu zen batez ere. Gerra honetan, erromatarrek Sizilia, Korsika eta Sardinia konkistatu zituzten.

Bigarren gerra punikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure aroa baino lehenagoko 218. eta 202. urte bitartean izan zen, eta Iberiar penintsulan eta Italiar penintsulan gertatutako hainbat bataila izan ziren. Kartagotarren buruzagia Anibal izan zen, eta erromatarrena Publio Cornelio Eszipion generala. Gerra honetan, Anibal Hispaniatik abiatu zen eta, Alpeak zeharkatu ondoren, ia Erromako ateetaraino iritsi zen; bataila horietako askotan kartagotarrak izan ziren garaileak.

Hirugarren gerra punikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra hau Afrikako lurrean garatu zen, gure aroa baino lehenagoko 149 eta 146. urte bitartean. Erromak irabazi zuen gerra hau; Kartago hiria suntsitu eta biztanle asko hil zituen, eta bizirik geratu ziren 50.000 kartagotarrak esklabo bihurtu zituen. Gerraren ondorioz, Kartagorenak izandako lurralde guztiak Erromako probintzia bat izatera pasatu ziren.