Isaac Newton

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Isaac Newton
Isaac Newton
Datu pertsonalak
Jaio 1643ko urtarrilaren 4a
Woolsthorpe-by-Colsterworth (Ingalaterra)
Hil 1727ko martxoaren 31 (83 urte)
Londres (Ingalaterra)

Isaac Newton (Woolsthorpe-by-Colsterworth, Lincolnshire, Ingalaterra, 1643ko urtarrilaren 4a - Kensington, Londres, 1727ko martxoaren 31) zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria izan zen.

Munduan izan den zientzialari onenetarikoa da. Hauxe esan zuen Joseph-Louis Lagrange astronomoak: «Newton inoiz egon den jeniorik handiena da, eta zorte handiena izan duena ere bai, behin baino ezin delako aurkitu mundu osoa arautzen duen sistema bat». Kalkuluaren sortzailea, Grabitatearen Legearen aurkitzailea, eta mekanika klasikoko hiru legeen asmatzailea izan zen Newton. Argia eta optika modu matematikoan aztertu zituen, eta beste ikerketa zientifiko pila ere egin zuen, izugarrizko emaitzak lortuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urte zituela, Cambridgera joan zen ikastera. 1665-1667 bitartean, Londresko izurriteak zirela-eta, itxi egin zuten Cambridgeko Unibertsitatea, eta Newton bere jaioterrira itzuli zen. Bitarte horretan azaldu zituen aurkikuntzarik nabarmenenak (grabitazio unibertsalaren legea, adibidez). 1669an, irakasle hasi zen Cambridgeko Unibertsitatean, eta urte horretan beste hainbat teoria garrantzitsu azaldu zituen. 1672an, Royal Society elkarte zientifikoko bazkide egin zuten. 1683an, Philosophiae Naturalis Principia Mathematica liburua idatzi zuen, eta han azaldu zituen talka-legeak, jariakinen mugimenduak, erakarpen unibertsalaren teoria eta itsasaldien teoria. 1703an, Royal Society-ko lehendakari aukeratu zuten, eta handik aurrera urtero izan zen aukeratua, hil arte.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isaac Newton