Jorge Oteiza

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Jorge Oteiza
Jorge Oteiza
Datu pertsonalak
Izen osoa Jorge Oteiza Enbil
Jaio 1908ko urriaren 21a
Endaia etxea, Orio
Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 2003ko apirilaren 9a
Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Sinadura Firma de Oteiza en la 'Variante ovoide de la desocupación de la esfera' de Bilbao.jpg

Jorge Oteiza Enbil (1908ko urriaren 21a, Endaia etxea, Orio, Gipuzkoa2003ko apirilaren 9a, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar eskultore eta arte-teorilaria izan zen. Eduardo Txillidarekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da, XX. mendeko hainbat lan esanguratsuetan eduki baitu eragina, baita Euskal Herritik kanpo ere, esperimentazioarekin eta arteak gizartea eraldatzeko duen ahalmenarekin erabat konprometitutako sortzaile gisa. Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Bere lana espazioan oinarritu zuen, bolumenaren eta espzioaren buruzko analisia eginez. Horretarako, karratuak eta esferak erabili zituen. Haren lana konstruktibismotik abiatu bazen ere, bere ondorioek minimalismoaren sortzaileetako bat bihurtzen dute; izan ere, Richard Serrak ere Oteizaren teorien eragina onartu zuen. XX. mendean gaztelaniaz idatzitako arteari buruzko saiakera idazle garrantzitsuenetarikotzat jotzen da.

Oteiza Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora askoan EAEko agintari eta erakundeekin harreman txarrak izan zituen eta, horregatik, 1992an bere obra guztiak Nafrarroako herriaren esku utzi zituen. Ordurako bere etxea museo bihurtzeko asmoa bazuen. Museoaz gainera Fundazio bat sortuko zuen, bere ondare guztiak gorde, sailkatu eta euskararen ikerketarako zentro bat sortzeko.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Oteiza