Komedia

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Komedia antzerkiko eta zinemako genero bat da, umorearekin lotutakoa eta ikus-entzuleak dibertitzea edo jostaraztea duena helburu.
Komediek istorio barregarriak kontatzen dituzte, umorezkoak, eta ia beti bukaera alaia izaten dute.

Komediaren kontrako generoa tragedia da.

Komedien jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen diren lehen komediak antzinako Greziakoak ziren; dirudienez, komediak Atenasen hasi ziren. Garai hartako idazle ospetsuena Menandro izan zen. Erdi Aroan, Italiako Commedia Dell'Arte izan zen garrantzitsuena. Errenazimentuan, Shakespeareren komedia erromantikoa eta Molièrerena (Frantzian), dira aipagarrienak. XIX. mendean, Oscar Wildek ohiturazko komedia landu zuen, George Bernard Shawek ideiazko komedia.

Rowan Atkinson aktorea, Mr. Bean antzezten.