Meteorito

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Meteoritoek eragindako kraterrak ilargian.

Meteoritoa lurrazalera iritsi den kanpoko espazioko gorputz mineral edo metalikoa da. Espazioan dauden bitartean, meteoroide edo ''asteroide'' izena hartzen dute. Meteoritoak asteroideak baino txikiagoak dira. Lurreko atmosferan sartzen direnean, berotu eta goritu egiten dira: horiek dira gauez batzuetan ikus daitezkeen izar iheskorrak.

Lurraren azalera esku-pilota baten tamainako 500 meteorito inguru iristen omen dira urtero.