Niamei

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Niamei Mendebaldeko Afrika hiri bat da, bai eta Niger izeneko herrialdeko hiriburua eta hiri nagusia ere. 2011ko datuen arabera, 1,3 milioi biztanle inguru ditu.

Geografiari begiratzen badiogu, Niger ibaiaren ondoan dago. Klimaren ikuspuntutik, klima tropikal lehorra du. Urtean garai batean euria egiten du eta gainontzeko egunetan oso giro beroa eta lehorra du; hilabetero batazbestekoa 38°C da. Gauean, ordea, tenperaturak asko jaitsi daitezke, zenbait hilabetetan 14 °C eta 18 °C arteraino.

Bestalde, kultura, merkataritza eta industriagune garrantzitsua da, Nigerreko garrantzitsuena. Erlijio nagusia musulmana da.

Meskita Handia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XVIII. mendean sortu zen, baina bere benetako garrantzia XIX. mendera arte ez zuen lortu: mende horren azken hamarkadan, Frantziak bere politika kolonialista indartu zuen eta Niamei Mendebaldeko Afrika Frantsesaren gune garrantzitsua bihurtu zen. 1926an, Nigereko Errepublikaren hiriburu izendatu zuten eta biztanleria handitzen hasi zen: 1930ean 3.000 bazituen, 1960an 30.000 biztanle inguru ziren.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Meskita Handia. Herrialdeko erlijio nagusia musulmana baita.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]