Klima tropikal

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Klima tropikalaren kokapena. Berde argiz eta urdinez.

Klima tropikala tropikoen artean kokatuta dauden planetako zonek dutena da. Tenperatura altuak eta urtaroen arteko tenperatura-desberdintasun txikia ditu ezaugarri, hots, ez dauka benetako urtaro hotzik neguan. Euriei dagokienez, bi urtaro oso desberdin daude: bata euritsua eta bestea lehorra. Orokorrean, urtaro euritsua udan da eta lehorra neguan. Klima mota honen beste ezaugarri nagusietako bat hauxe da: bat-batean igarotzen dela urtaro lehorretik euritsura -eta alderantziz-.

Klima tropikala duten zonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hego eta Erdialdeko Amerikan nagusitzen da, Antillak barne. Ipar Amerikan, aldiz, hegoaldeko muturreko guneetan bakarrik.
  • Australian ipar-ekialdeko lursail estu batean aurki dezakegu, kontinentearen barrualdean sartu gabe.
  • Afrikan ipar eta hego latitudeko 20º paraleloen artean dagoen gune zabal batean hedatzen da.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima honetako landaredia oihana da nagusiki. Euriteak gutxitzen diren heinean, oihanak bidea ematen dio zuhaixkak eta tarteka basoak dituen belar sabanari.

Hiri aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira klima tropikala daukaten hiri garrantzitsu batzuk: Mumbai, Rio de Janeiro, Lagos, Kuala Lumpur, Caracas, Darwin, Luanda eta Acapulco.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]