Vikidia:Nabarmendutako artikulua/2018/2

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Karraskari batzuk.

Karraskariak animalia ugaztun txiki batzuk dira, lau ebakortz berezi dituztenak, goiko hortz-lerroan bi eta behekoan beste bi. Ebakortz horiek azal gogorreko fruituak (intxaurrak edo hurrak, adibidez) karraskatu edo apurtzeko, zura ebakitzeko edota lurrean zuloak egiteko erabiltzen dituzte, karraskari motaren arabera; horregatik, azkar gastatzen zaizkie, baina, era berean, oso azkar eta etengabe luzatzen zaizkie berriro.

Karraskatze-lanak indar handia eskatzen dienez gero, animalia hauek oso burezur sendoa eta aho-muskulu indartsuak izaten dituzte

Karraskarien espezieak oso zabalduta daude mundu osoan eta ia leku guztietan topa daitezke, Antartidan eta zenbait uharte urrunetan izan ezik.


↪ Segitu