Autotrofo

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Landareak izaki autotrofoak dira.

Autotrofoak (bere kabuz elikatzen direla esan nahi du) behar dituzten substantzia organikoak sortzen dituzten izaki bizidunak dira; horretarako, ura, gatz mineralak eta karbonoa erabiltzen dituzte. Beraz, izaki hauek ez dute elkar jan beharra izaten, mineralak erabiltzen dituztelako elikatzeko. Bestalde, prozesu horretan behar duten energia, berriz, eguzki-argitik lortzen dute, fotosintesia izeneko prozesuaren bidez. Landareak, algak eta zenbait bakterio dira autotrofoak.

Izaki autotrofoak nahitaezkoak dira kate trofikoan, argiaren energia eta konposatu inorganikoak xurgatzen eta molekula organiko bihurtzen dituztelako, funtzio biologikoak betetzeko. Izaki bizidun heterotrofoek elikagai bezala erabiltzen dituzte.