Vikidiatik

Berna (anatomia)

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Zirkuluan argi ikusten den hanka-zatia da berna.

Berna gizakion hankaren beheko zatia da, belaunaren eta oinaren artekoa. Bernak bi hezur ditu: handiena tibia da, eta txikiena, berriz, peronea. Bernaren goiko aldean, belaunaren atzean, muskulu bikiak ditugu, elkarrekin kokatuta dauden bi gihar. Bikiak oso garrantzitsuak dira, ibiltzeko mugimendua eragiten duten muskuluak direlako eta hanka uzkurtzen laguntzen dutelako.

Bernaren artikulazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko aldean, bernaren eta izterraren artean artikulazio edo giltzadura bat daukagu, hanka uzkurtu eta luzatu ahal izateko; belauna deitzen diogu. Belaunaren aurreko aldean, hezur biribil bat daukagu, belaunezurra izenekoa, hanka atzerantz bakarrik uzkurtzen uzten diguna. Artikulazioa blokeatzen du, eta horri esker zutik egon gaitezke.

Beheko aldean beste giltzadura bat daukagu, bernaren eta oinaren artean; orkatila deitzen duguna da. Artikulazio honetan, hainbat hezur eta lotailu txiki ditugu, oina ezker-eskuin eta gora eta behera mugitu edo jiratu ahal izateko. Oso giltzadura garrantzitsua da ibiltzeko eta gorputzari oreka emateko.