Eklipse

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Eraztun erako eguzki-eklipsea.

Eklipsea astro batek beste bat «estaltzen» duenean gertatzen den fenomenoa da.
Eklipseak osoak edota partzialak izan daitezke: osoak direnean, astro batek oso-osorik estaltzen du bestea; partzialen kasuan, zati bat bakarrik estaltzen du.

Eklipse mota ezagunenak bi dira: eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea.
Ilargiak eguzkia estaltzen duenean, eguzki-eklipsea gertatzen da; Lurrak ilargiaren argia estaltzen duenean, berriz, ilargi-eklipsea gertatzen da.

Ilargi-eklipsea ezkerrean, eguzki-eklipsea eskuinean.

Fenomeno natural horiek ulertzeko, kontuan izan behar dugu argia ematen duen bakarra eguzkia dela, Lurra eguzkiaren inguruan biraka dabilela, eta ilargia Lurraren inguruan dabilela. Hirurak etengabe ari dira mugitzen, baina bakoitzak bere ibilbidea (bere orbita) egiten du.

Eklipse hitza grezieratik dator, eta «desagertzea» esan nahi du.