Vikidiatik

Esmirna

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Esmirnaren ikuspegia.
Atatürk Mask.

Esmirna edo İzmir Asiako hiri bat da, Turkian dagoena. 2017ko erroldaren arabera 2.800.000 biztanle ditu, eta inguruko hiriak batera hartuta 4.273.677 biztanle. Horrela Turkiako hirugarren hiri handiena da, Istanbul eta Ankararen ondoren.

Egeo itsasoaren ertzean kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneo itsasoan sorturiko hiri zaharrenetakoa da. Duela 3.000 urte inguru sortu zuten greziarrek Smyrna izenarekin, baina eremu honetan askoz lehenagotik bizi izan da jendea.

Inperio askoren parte izan zen: Lidia, Persia, Alexandro Handiaren inperioa, Erromatar Inperioa, Seljuk, Bizantzio... 1389an otomandarrek konkistatu zuten eta ordutik hiri turkiarra izan da.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinako Esmirnako agora delakoa oso ondo kontserbatzen da. Honetaz gain aipagarriak dira Erlojuaren dorrea, Kemeraltı bazarra, sinagogak eta Atatürk Mask.