Haragijale

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Lehoiek haragi kilo asko jan behar izaten dituzte.
Landare haragijale bat intsektua jaten.

Haragijale edo karniboroak batez ere haragia jaten duten izaki bizidunak dira. Badaude animalia eta baita landareak ere haragijaleak direnak, animaliak jaten dituztelako.

Animalia haragijale batzuek ehizaren bidez lortzen dute haragia, beste animalia batzuk harrapatuz eta hilez (horregatik, harrapariak direla esaten da); baina beste batzuk, berriz, hilda topatzen dituzten animalien haragiaz elikatzen dira (hauei sarraskijale deitzen zaie). Beste animalia batzuek eta landare haragijaleek batez ere intsektuak jaten dituzte, eta horregatik intsektujale (edo intsektiboro) ere deitzen zaie. Azkenik, karniboroen artean, batez ere arrainak jaten dituzten animaliak ere badaude, eta horiei arrainjale edo iktiboro deitzen zaie.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]