Vikidiatik

Lore

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lore baten korolaren eskema:

1. Kaliza
2. Sepaloak
3. Petaloak
4. Lorezilak
5. Pistiloa

Lorea landare batzuek (landare loredunek, zehazki) duten zati bat da. Bertatik ateratzen dira fruituak eta haziak. Beraz, lorea landare gehienen ugaltze-organoa da: ematen dituzten hazietatik sor daitezke beste landare batzuk, lurrera erortzen direnean. Dena dela, badaude beste modu batera ugaltzen diren landareak ere.

Nola osatuta daude loreak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak landare loredunen sexu-organoak dira, ugalketan parte hartzen dutenez gero. Eta horretarako hainbat atal edo zati dituzte, eta, haien artean, organo arrak eta organo emeak dituzte:

  • Korola: lorearen petaloak eta sexu-organoak barruan dituen zatia da.
  • Petaloak: korolako kolorezko hostoak dira. Lore-hosto ere deitzen zaie. Loreen zatirik handi eta ikusgarriena izaten da gehienetan, intsektuak erakarri eta polinizazioa gertatzeko.
  • Sepaloak: korolako hosto berdeak; kanpoaldean daude, hasieran petaloak babesten dituzte lorea txikia denean, eta gero askotan petaloak baino txikiagoak izaten dira.
  • Lorezila: organo arra da. Polena ematen duen organoa da.
  • Pistiloa: organo emea da. Azpiko aldean obulutegia dauka, eta, barruan, obuluak, ugalketarako zelula emeak dituzten organoak. Goiko aldean, berriz, estigma dauka, polena jasotzen duen atala.
  • Kaliza: korolaren beheko aldea inguratzen duen estalkia da. Bertatik ateratzen dira sepaloak.

Nola gertatzen da ugalketa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polena pistiloko estigmara iristen denean, haizearen eraginez edo intsektu batek eramanda, polinizazioa gertatzen da; hau da, lorearen obulutegiko obulu bat ernaldu egiten da eta laster aldaketa batzuk gertatuko dira lorean.

Obulua handitzen hasiko da eta fruitu bat emango du. Fruituaren barruan haziak egoten dira. Adibide bat ipinita, gereziondo baten loretik ateratzen dira gereziak; eta gereziek duten hezurra da hazia. Normalean, gereziak eta beste fruituak jan egiten ditugu, ez bakarrik gizakiok, baita beste animalia batzuek ere. Baina gerezia lurrera erotzen bada edota hezur edo hazia lurrean landatzen badugu, azkenik beste landare bat aterako da bertatik.