Vikidiatik

Lourdes Iriondo

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lourdes Iriondo abeslaria.

Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1937-2005) euskal abeslari bat izan zen. Ez Dok Amairu taldeko kidea izan zen hasieratik. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu zituen. Talde bereko kidea zen Xabier Leterekin ezkondu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mojetan ikasi zuen Iriondok, hasieran Urnietan, gero Donostian. Moja frantsesak ziren, eta frantsesez egin behar izaten zuten ikastetxean.

Lourdes Iriondori txikitatik gustatu izan zitzaion musikaren mundua; Urnietako txistulari taldean ibili zen, eta Donostiako akademia batean zazpi urtez aritu zen opera eta kantua ikasten. 1964an, aitak oparitutako gitarrarekin hasi zen klaseak hartzen. Aurretik hasia zen bere kantuak egiten; kantu nahiko erlijiosokoak ziren horietako asko, baita euskara eta euskal kulturaren ingurukoak ere.

1964an egin zuen haren lehen kantaldia, Andoainen, ikastolaren alde egin zen kontzertu batean. Berehala, Joxe Mari Iriondo kazetari eta lehengusuaren laguntzarekin, Loiolako Herri Irratirako kantu batzuk grabatu zituen, eta horiek emititzen hasi ziren. Oso ezagun egin ziren Lourdes Iriondoren ahots eta doinuak. Handik aurrera, Euskal Herrian zehar ibili zen kantari. 1967an, 170 kantaldiinguru eskaini zituen.

Ez Dok Amairu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat eta kantari ezagun bat izan zen. Talde honekin batera kantaldi askotan hartu zuen parte eta lan ugari egin zituen.

Taldea banatuzenean, Xabier Lete eta Benito Lertxundirekin beste proiektu batean hasi zen. Horretan Euskal Herriko beste hainbat musikarik ere hartu zuten parte.

1967. urtean, Iriondok bere lehen bi disko txikiak argitaratu zituen: "Abesten dizut, jauna", "Kitarratxoa ta euskera", "Ain urruti ta ain urbil"... eta 1968. urtean, beste disko txiki bat atera zuen: "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta "Ez gaude konforme".

1968ean Xabier Leterekin ezkondu zen, eta hurrengo urtean, disko txiki bat argitaratu zuen bikoteak: Aur kantak. Bilduma hau izan zen grabatutako azken lana. Haren heriotza eta gero, Antologia bilduma argitaratu zen 2006an.

1978an Hernaniko Galarreta pilotalekuan Xabier Lete, eta beste bi kiderekin batera egindako kontzertua izan zen Lourdes Iriondoren azkenengoa. Garai hartan, Lourdesen osasun txarra zela eta, literatura, ikastola eta parrokietan ibili zen. Haurrentzako hainbat liburu eta narrazio argitaratu zituen: Martin arotza eta Jaun deabrua, Sendagile maltzurra (1973).

Haurrekin Buruntza antzerki taldea antolatu zuen Urnietan. Horietako antzerki-lan bat, Fabrika berria, 1977an estreinatu zen. 2005eko abenduaren 27an hil zen, 68 urte zituela. Hil eta gero hainbat omenaldi egin zitzaizkion. Urnietako parke bati Lourdes Iriondoren izena ipini zioten.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Maria Lourdes Iriondo", 1967.
  • "Kanta zaharrak". 1968. Resurreccion Maria Azkuek bildutako kantutegitik aukeratutako abesti zaharrak ziren.
  • "Aur kantak". 1969, Herri Gogoa-Edigsa.
  • "Lourdes Iriondo-Xabier Lete", 1969.
  • "Lourdes Iriondo", 1969.
  • "Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma", 1976.
  • "Lurdes Iriondo. Antologia", 2006.

Literatura-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra", 1973.
  • "Asto baten malura", 1975.
  • "Buruntza azpian", 1975.

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Hego-haizearen ipuinak", 1973.
  • "Lotara joateko ipuinak", 1983.