Ozeano Barea

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ozeano Barea Asia eta Amerika artean dago.

Ozeano Barea munduko ozeanorik zabalena da, eta Amerika, Asia eta Ozeania kontinenteen artean dago. Munduan diren sakonerarik handienak ditu ozeano horrek; bertan dago 11,5 km-ko sakonera duen Marianetako itsas-hobia, adibidez.

Ozeano Barearen azalera 162 milioi km²-koa da. Bestalde, iparraldetik hegoaldera, 15.000 kilometroz zabaltzen da, Artikotik hasita Antartikaraino.

Bering itsasotik, Artikoan, Rosseko itsasoraino, Antartikan, zabaltzen da, 15.000 kilometroz.

25.000 irla inguru ditu ozeano honek uretan, gehienak ekuatore lerroaren hegoaldean.

Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Zergatik deitzen da Ozeano Barea?

Fernando Magalhães eta Juan Sebastian Elkanori munduari bira eman ziotenean, oso lasaia iruditu omen zitzaien ozeano hau, eta horregatik deitu zioten "Barea"; lasaia, alegia.