Birigarro

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Birigarroa Zaldibiako parkean

Birigarroa (Turdus philomelos) animalia ornoduna da; horrek bizkarrezurra duela esan nahi du. Hegazti mota bat da.

Nola elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birigarroak udan zizare, barraskilo eta intsektu txikiez elikatzen da, eta neguan haziak eta fruitu txikiak ere irensten ditu.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeak kopa formako habia egin ohi du zuhaitz edo zuhaixketan, eta 4-5 arrautza erruten ditu bertan. Arrautzen kolorea urdina izan ohi da. Emeak 10-17 egunez inkubatzen ditu arrautzak, eta txitoek 2-3 aste behar izaten dute hegan hasteko. Banaketaren hegoaldean urtean 2-3 errunaldi izatea arrunta da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbola luzeak dituen basoan lo egiten dute. Espezie monogamo lurraldekoia da birigarro arrunta, nahiz eta neguan taldetan bil daitezkeen. Ale migratzaileek bidaia zuzen eta azkarrak egiten dituzte kumatze-guneetatik negutze-guneetara. Ale solteak Groenlandian eta Atlantikoko uharteetan ere aurkitu izan dira.

3-5 urtez bizi ohi da normalean, nahiz eta inoiz erregistratu den birigarro zaharrenak 10 urtetik gora zituen.

Bitxitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birigarroak kantu oso konplexu eta finak egiten ditu. Haren zientzia izeneko philomelos determinatzaile espezifikoak ezaugarri hori adierazten du; izan ere, grezierazko hitz horrek "kantuzale" esan nahi du: philo- (zale) eta melos (kantu).