Egeo

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Egeo itsasoaren kokapena Europako mapan.

Egeo itsasoa Mediterraneo itsasoaren zati bat da; Grezia eta Turkia arteko zatia, hain zuzen ere. Itsaso honetan, uharte eta uhartedi asko daude, haietako gehienak Greziakoak; handienak hegoaldean daudenak dira: Kreta eta Rodas. Itsaso Beltzarekin ere komunikatuta dago, Dardaneloen itsasartearen, Marmarako itsasoaren eta Bosforo itsasartearen bidez.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso honek garrantzi handia izan du antzinarotik. Antzinako Greziaren zibilizazioa, adibidez, Egeo itsasoan zehar zabaldu zen Mediterraneo osotik, duela 3.000 urte. Geroagoko garaietan, Bizantzioko inperioaren mende egon zen, eta geroago, berriz, Otomandar inperioaren mende.

Lehen Mundu Gerraren ondorioz, gaur egungo Turkiaren mendebaldeko kostaldean eta hango uharte ugarietan bizi ziren greziar asko bertatik kanporatu zituzten; geroztik, itsaso honetako ekialdeko kostaldea turkiarrena da baina antzinako greziarrek eraikitako tenplu, antzoki eta bestelako eraikin askoren hondakinak daude.

Gaur egun, turismo handiko itsasoa da eta turista askok bisitatzen dituzten lekuak daude: Korfu, Mikonos, Naxos, Santorini, etab. Siriako gerratik ihesi eta Asiako leku urrunagoetatik Europara iritsi nahi duten etorkin askok itsaso hau zeharkatu behar izan dute azken urte hauetan, eta haietako asko hil egin dira ahalegin horretan.