Vikidiatik

Marte

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Marte, Hubble teleskopio espazialetik ikusita.

Marte eguzki-sistemako planeta bat da, Eguzkitik hasita laugarrena (hirugarrena, Lurra da); eguzkitik 227.936.637 km-ra dago. Erromatarren mitologiako Marte izeneko gerra-jainkoaren izena ipini zioten, kolore gorrixka duelako.

Lurretik Martera dagoen distantzia asko aldatzen da planeten kokapenaren arabera: elkarrengandik urrunen daudenean, planeta bien artean eguzkia dagoenean, bien arteko distantzia ia 400 milioi km-koa izan daiteke; aldiz, bi planetak elkarrengandik hurbilen daudenean, distantzia hori 55 milioi km-koa izaten da.

Marteko grabitatea Lurrekoa baino hiru aldiz ahulagoa da. Planeta lehorra eta solidoa da, baina noizbait ura edo ozeanoak izan zituela uste da. Orbita oso bat egiteko, 24 ordu eta 37 minutu erabiltzen ditu: Lurrak bezala ia.

Martek bi ilargi ditu: Phobos eta Deimos, noizbait asteroideak izandakoak.

Aurpegi bat Marten?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976. urtean, gizakiek Martera bidalitako espazio-zunda (goiko argazkian ikusten denaren antzeko esplorazio-gailu) batek argazki ospetsu batzuk egin zituen; bertan, eskultura erraldoi baten aurpegia ikusi zuten pertsona askok; izaki adimentsuek egindako zerbait zela pentsatu nahi izan zuen jende askok. Baina argazki haiek ez ziren oso onak; geroago, 1998, 2001 eta 2002. urtean, beste zunda batzuk bidali ziren bertara, eta argi eta garbi ikusi zen mendi bat besterik ez zela.