Vikidiatik

Eguzki-sistema

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Eguzki-sistema.

Eguzki-sistema da espazioan okupatzen dugun inguruari eman diogun izena. Izar bat (Eguzkia), zortzi planeta, bost planeta nano, 100dik gora ilargi eta beste hainbat objektu txikiagoz osatuta dago. Sistemako izarra sistemaren erdian dago eta gainontzeko objektu guztiak haren grabitatearen eraginpean daude, haren inguruan orbitatzen (jiraka).

Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian dago. Zentzu zabalagoan, Eguzkiak espaziora bidaltzen dituen partikulen eraginpean dagoen espazio-eremu osoa da.

Eguzki-sistemako izarrak, eguzkiak alegia, sistemaren masa guztiaren % 99,9 hartzen du. Horrek esan nahi du grabitate handia duela, eta, horregatik, gainerako objektuak bere inguruan orbitatzera erakartzen dituela.

Eguzki-sistemako planetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistemako zortzi planetak hauek dira (Eguzkitik hurbilen dagoen planetatik urrutikoenera):

Planeta nagusiez gain, badaude beste bost planeta nano edo txiki ere: Zeres, Pluton, Makemake, Haumea eta Eris.

Zortzi planeten artean, batzuk solidoak dira (harrizkoak eta metalezkoak batez ere), eta beste batzuk gasezkoak:

  • Solidoak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Hau da, lehenengo lau planetak, Eguzkitik hasita.
  • Gasezkoak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Gasezko erraldoiak deitzen zaie, batez ere gasez osatuta daudelako; hala ere, planeta solidoek baino askoz masa handiagoa dute.

Planeten izenak nondik datoz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planeta gehienei erromatarren jainkoen izenak eman zaizkie:

  • Merkurio, jainkoen hegaldun mezularia zen (planeta azkar mugitzen dela dirudielako).
  • Marte gerraren jainkoa zen (planeta gorria delako, odolaren kolorekoa).
  • Jupiter, jainko guztien erregea zen (planetarik handiena delako).
  • Saturno Jupiterren aita eta denboraren jainkoa zen (planetari zahar itxura ikusi zioten, poliki mugitzen baita).
  • Urano zeruko jainkoa zen aspaldiko greziarrentzat (planeta urdin argia delako).
  • Neptuno, azkenik, itsasoen jainkoa zen (urdin iluna delako).}}

Beste objektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-sisteman beste objektu batzuk ere badaude. Esate baterako, asteroideak (gehienak Marteren eta Jupiterren artean daude, "asteroideen gerrikoa" deitzen dena osatuz), kometak, sateliteak, etab.

Eguzki-sisteman, Merkurio eta Artizar dira sateliterik ez duten planeta bakarrak. Lurrak satelite bat du: Ilargia. Gasezko erraldoiek, berriz, askoz satelite gehiago dituzte, beren grabitate-indar handiarekin erakarri dituztelako.

Unibertsoan eguzki-sistema bezalako sistema ugari daude.