Oasi

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Huacachinan, Txantiloi:Txp dagoen oasi bat

Oasia basamortuaren erdian dagoen toki bat da, inguruan landaretza, eta, batzuetan, ur-sorburu bat duena.

Jendeak oasi bat irudikatzen duenean, gehienetan hareazko basamortu baten erdian palmondoz inguratuta dagoen iturburu bat imajinatu ohi du. Irudi nahiko zehatza den arren, oasia txikia edo oso handia izan daiteke. Oasia basamortuan ur gezaz hornituta dagoen edozein eremu da, eta, beraz, bertan landareak hazi daitezke.

Oasiei esker, nomadek edo merkataritza-ibilbideak jarraitzen dituzten beste pertsona batzuek atsedena, itzala, janaria eta ura lortu ditzakete lurraldean zehar bidaiatzen duten bitartean. Zenbait herrik oasiak leku sakratutzat hartu izan dituzte.

Oasia iraunkorra edo aldi baterakoa izan daiteke. Oasi iraunkorra lurpeko ur-iturri bat kokatuta dagoen lekuan egon ohi da, eta batzuetan ura berez irteten da lurretik. Beste batzuetan, berriz, hain da sakona, non jendeak lurra zulatu behar baitu ura lurrazalera iristeko. Ur-sorburua ehunka kilometrotara egon daiteke, baina ura lur azpitik dabil oasian azalerara ateratzen den arte.

Oasi batzuk denbora jakin baterako besterik ez dira, ur hornidura ez delako konstantea. Afrikako Saharan, adibidez, wadi izeneko erreka lehorrak, batzuetan, urez betetzen dira, eta, horri esker, landareak hazi egiten dira.