Vikidia:Nabarmendutako artikulua/2016/1

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Sanc0604.jpg

Baleak itsas ugaztunak dira eta ozeanoetan bizi dira. Zehazki, zetazeoak dira (izurdeak bezala).

Gainerako ugaztunek bezalaxe, baleek aireko oxigenoa arnasten dute, ile pixka bat daukate, eta odol beroa daukate.

Balea motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi balea mota bereizten dira: hortzak dauzkatenak eta bizarrak dauzkatenak.
Hortzak dauzkaten baleek oso hortz zorrotzak dauzkate, arrainak ehizatzeko eta jateko.
Bizarra duten baleek ez daukate hortzik, bizarrak baizik. Horrelako baleek planktona jaten dute (itsasoko uretan dauden izaki bizidun txiki-txikiak).

↪ Segitu