Vikidia:Nabarmendutako artikulua/2020/4

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Birusaren irudia.

Koronabirusa birus mota bat da. 1960ko hamarkadan aurkitu zen lehenengo aldiz. Animaliei eragiten die, baina baita pertsonei ere. Birus hauek arnas-aparatuko gaixotasun batzuk sortzen dituzte, baita digestio-aparatukoak ere, gastroenteritisa adibidez. Gaixotasun horietako batzuek heriotza eragin dezakete, pertsonaren arabera.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingoz, pertsonengan eragina izan dezaketen zazpi koronabirus mota ezagutzen dira. Hainbat gaixotasun mota eragin ditzakete, katarro arrunt batetik, pneumonia batera arte. Gehienetan, ez da oso arriskutsua eta oso erraz trata daiteke. Pertsona gehienek jasango dute koronabirusen bat bizitzan zehar, konturatu gabe.


↪ Segitu