Vikidia:Nabarmendutako artikulua/2015/3

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Europe (orthographic projection).svg

Europa Lur planetako bost kontinenteetako bat da, bigarren txikiena (Ozeania da txikiena). 11.100.000 km koadro da, alegia, Lur planetaren azalearen % 2, munduko lur lehorraren % 6,8 bat. Ipar Hemisferioaren sortaldeko erdialdean da. Mugakide ditu, iparrean, Ozeano Glazial Artikoa; hegoan, Mediterraneo itsasoa; mendebaldean, Ozeano Atlantikoa, eta, ekialdean, beste kontinente bat: Asia. Bi kontinenteen arteko mugan, Ural mendiak, Ural ibaia, Kaspiar itsasoa eta Karpato mendiak. Azaleraz zein biztanleriaz, Errusia da Europako naziorik handiena. Txikiena, berriz, Vatikanoa. Laugarren kontinenterik jendetsuena da. Asia da lehena, bigarrena, Afrika eta, hirugarrena, Amerika. Munduko populazioaren % 11 bizi da Europan, gutxi gorabehera: 735.000.000 bat pertsona.

Mundu Zaharra osatzen zuten Afrikak, Asiak eta Europak Kristobal Kolon Amerikara joan aurretik, harrezkero, Mundu Berria izenaz bataiatu zutelako Amerika.

↪ Segitu