Biosfera

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Bizidunak dituen Lurraren zatia da biosfera

Biosfera izaki bizidunek betetzen edo okupatzen duten Lurraren eremua da. Lurrean bizidunak daude atmosferan, uretan (hidrosferan) eta lurrazalean (litosferan).

Animaliak, landareak edo mikrobioak dituen Lurreko zatia da beraz biosfera.

Bizidun batzuk uretan bizi dira (hidrosferan), adibidez arrainak edo algak. Beste batzuk atmosferan egon daitezke (hegaztiak, esaterako). Eta bizidun ugari lurrazalean bizi dira (landareak, animaliak....). Biosferatik kanpo ez dago bizitzarik.

Munduko ekosistema guztien batuketa da biosfera.