Vikidiatik

Eslovenia

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Esloveniaren kokapena Europar Batasunaren barruan.
Esloveniako bandera.

Eslovenia herrialde bat da Europako erdialdean dagoena, Alpeen ekialdean, zehazki. 2018an 2 milioi herritar baino pixka bat gehiago zituen, eta haren hiriburua Ljubljana da.

Esloveniak mugak ditu Italia, Austria, Hungaria eta Kroaziarekin. Esloveniako hego-mendebaldean, kostalde-zati txiki bat du itsaso Adriatikoan. Kostaldean hiri gutxi batzuk daude, txikiak, baina turista ugari erakartzen dutenak.

Gehien hitz egiten den hizkuntza esloveniera da, hizkuntza eslaviarretako bat. Esloveniar gehienak katoliko erromatarrak dira. Horretaz gain, serbiarren, kroaziarren eta bosniarren komunitate txikiak daude.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esloveniako ekonomian, sektore garrantzitsuena industriarena da. Gauza asko ekoizten dituzte: burdina eta altzairua, gailu elektronikoak, oihalak, produktu kimikoak, egurrezko produktuak eta ibilgailu motorizatuak. Banku-zerbitzuak eta beste zerbitzu mota batzuk ere garrantzitsuak dira.  Nekazaritza eta abeltzaintza ez dira oso garrantzitsuak Esloveniako ekonomian; hala ere, ardogintza jarduera aipagarria da eta turismoak ere pisu handia du Esloveniako ekonomian.

Historia pixka bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora luzez, XIV. mendetik XX. mende hasierara arte, gaur egun Eslovenia den eremua Austria-Hungariako Inperioaren barnean egon zen. 1919tik aurrera, inperio hura desagertu zenetik, Eslovenia beste lurralde eslaviarrekin batu zen, Jugoslavia deitzen zen herrialdea sortzeko. Herrialde horretan, Eslovenia eskualderik aberatsenetarikoa zen.

1991n, Jugoslaviako eskualdeak haien artean borrokan hasi ziren, gerra eta gatazka latzak egon ziren eta Jugoslavia desagertu zen. Eslovenia izan zen independizatzen lehena, eta ia gerrarik gabe. Eslovenia 2004. urtean sartu zen Europar Batasunean.

Irudi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]