Globulu gorri

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Globulu gorria ezkerrean; plaketa, erdian; eta globulu zuria, eskuinean.

Globulu gorriak, eritrozito edo hematie ere deituak, odolean dauden egitura batzuk dira. Haien funtzio nagusia biriketatik oxigenoa hartu eta gorputzeko atal guztietara garraiatzea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globulu gorriak disko-itxurako zelulak dira eta ez dute nukleorik ezta mitokondriorik ere. Gorriak dira hemoglobina izeneko proteina bat dutelako, zeinak karbono dioxidoa eta oxigenoa garraiatzen dituen.

Oro har, lau milioi eta erdi eta bost milioi bitarte globulu gorri daude odol milimetro kubiko bakoitzean (hogeita bost bilioi, gutxi gorabehera, giza-gorputz osoan). Odolaren osagaietako ugarienak dira globulu gorriak, odolaren %44 baitira.

Globulu hauek denbora laburra irauten dute, baina etengabe berritzen dira (hau da, etengabe sortzen dira berriak). Eskuarki, sortu eta 130 egunetara, barean edo gibelean suntsitzen dira.

Wikibar.png
Blank user.svg BA AL ZENEKIEN?

Nahiz eta gorputzean lau hilabete baino ez duten irauten, eritrozitoek organismo osoan zehar 170.000 bira baino gehiago eman ditzakete denbora-tarte horretan.