Burdin Aro

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
K.a. V edo IV. mendeko ezkutu zeltiberiarra.

Burdin Aroa historiaurreko garai bat izan zen; jendea burdinazko lanabes edo erreminta eta armak erabiltzen hasi zen garaia, hain zuzen. Denborari begiratzen badiogu, ordea, Burdin Aroa ez zen mundu osoan garai berean hasi ez eta bukatu ere; adibidez, lehenengo Burdin Aroa ziur aski Ekialde Hurbilean eta Europako hego-ekialdean gertatu zen, gutxi gorabehera K.a. 1200. urte inguruan.

Eta Burdin Aroa baino lehenago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Aroaren aurreko garaia Harri Aroa deitzen duguna da. Harri Aroko herriek harrizko erreminta eta armak egiten zituzten. Geroago kobre eta brontzezko lanabes edo tresnak egiten ikasi zuten; brontzea eztainu eta brontzearen arteko nahasketa da. Garai hori da Brontze Aroa izenez ezagutzen dena. Brontze Aroa hasi zen jendeak burdina lortzen ikasi zuenean arroketatik hartuz eta su oso oso beroa erabiliz. Burdina brontzea baino hobea zen erremintak eta armak egiteko, gogorragoa zelako.

Zer gertatu zen Burdin Aroan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdina harritik atera eta burdinazko erremintak egiteko jakin beharrekoak oso azkar zabaldu ziren Ekialde Hurbiletik Egipto eta Greziara. Gero, Burdin Aroa Mendebaldeko Afrikara zabaldu zen, baita Europako iparraldera, Indiara eta Ekialdeko Asiara ere. Australia eta Amerikan ez zen Burdin Arorik egon; lurralde haietara, kolono europarrek eraman zuten burdina, urte asko geroago.

Burdina erabili ahal izateak aldaketa garrantzitsuak eragin zituen gizakion bizitzan. Jendeak tresna gogorrak egiteko erabiltzen zuen burdina, eta horrek asko erraztu zuen nekazari-lana, adibidez. Soldaduen armada handiak ere azkar hasi ziren burdinazko armak erabiltzen; arma horiek zituztenek askoz errazago lortzen zuten garaipena gerran eta horrela, leku askotan, armada horiek beste lurralde batzuetara bidaiatzen hasi ziren, nahi zituzten lurrez jabetzeko.

teknologian ere aldaketa handiak gertatu ziren Burdin Aroan: jendeak zubiak eta gotorleku handiak eraiki zituen; eltzegintza eta ehungintza hobetu ziren. Gizakiek meategi oso sakonak zulatu zituzten lurrean gatza eta beste mineral baliotsu batzuk aurkitzeko.

Noiz amaitu zen Burdin Aroa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Aroa historiaurreko azken garaia da, hau da, gizakiok garai horretan oraindik ez genuen idazten; beraz, Burdin Aroa idazkera zabaltzen hasi zenean amaitu zen. Hala ere, burdina metal garrantzitsuena izan zen XIX. mendera arte. Jendeak askotan burdina beste material batzuekin nahasten zuen, indartsuagoa izateko; gero, XIX. mendean, hori bera egiteko modu errazagoak topatu zituzten. Horri esker, altzairua sortu zen, burdina eta karbonoarekin egindakoa, eta gehien erabiltzen zen metala da geroztik.


Burdin Aroko irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]